Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasle mugimenduak krisiaren kudeaketa salatuko dute sare sozialetan #LamentUPNA traolarekin
Ikasleok Martxan Nafarroa, Talde Feminista, Ernai eta UIB taldeak #LamentUPNA traola Twitterren Trending Topic bihurtu nahi dute bihar maiatzak 7 20:30etatik aurrera NUPen koronabirusa dela eta egindako "kudeaketa txarra" salatzeko.
2020-ko maiatzak 6
Ikasle-sindikatuak #LamentUPNA Hashtag-a aterako du datorren ostegunean, maiatzak 7an, 20:30etatik aurrera, ikasketa eta ebaluazio telematikoak eragindako arazoak eta NUPek egindako kudeaketa agerian jartzeko asmoz. Ekintza honen bitartez ikasleei jaramon egin diezaieten bozgorailu bezala jokatu nahi dute.
Ikasleok Martxan Nafarroak sare sozialetan ekintza hau aurrera eramateko beharra ikusi du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleok topatu ditugun, topatzen ditugun eta topatuko ditugun kezkak errektoretzari helarazi ondoren jasotako erantzun negatiboen ostean.
Ikasleei bidalitako galdetegian 900 erantzun jaso ondoren eta erantzun hauek arazo eta kontraesan desberdinak bide instituzionaletik zuzentzeko asmotan aztertu ondoren, egoera atsekabegarri baten aurrean topatu gara.
Ikasketa telematikoak eragiten duen kontraesanatik hasita, NUPeko ikasleria gelen arabera banatzen duena, irakaskuntza telematiko honetatik baliabide elektroniko gutxi dituzten ikasleak baztertzen dituena, horrela “eten digitala” delakoari bidea eginez eta arazo honen aurrean NUPeko errektoretzak emandako erantzun urriatik hasita, ebaluazio telematiko baten azterketetan ikus-entzunezko grabazioa egin arte. Berriz ere ez da kontuan hartu ikasle guztiek kreditu batzuk ordaindu ditugula, eta kreditu horiek, doakoa izan behar lukeen hezkuntza publiko batean inoiz ordaindu behar ez genituen arren, aurrez aurre eman behar zirela, eta, ondorioz, ezagutzak ez direla modu eraginkorrean transmititzen, eta, kasu askotan, zuzenean ezagutza horiek ez direla transmititzen.
Era berean, Ikasleok Martxan Nafarroak badaki kasu askotan NUPeko irakasleak ez direla ari eskolak telematikoki ematen, edo errua ikasleari egozten diotela “ez duela ikasi nahi eta hau opor gisa hartzen dela” esanez.
Lekualdatutako ikasleak, unibertsitate-egoitzetan edo alokairuan dauden etxebizitzetan daudenak, askok bizileku hau utzi behar izan dute eta kostuak ordaintzen jarraitu behar dute. Gainera ezin dira bizileku hauetara bueltatu irakaskuntza telematikoarekin aurrera jarraitzeko behar duten materiala eskuratzeko, eta honek maila ekonomiko eta akademikoan onargarria ez den kaltea ekartzen du.
Bestalde, ikasleen sindikatuak badaki unibertsitate-graduak osatzeko behar diren curriculum-praktiken ordez banakako proiektuak egiten ari direla, eta ez duela betetzen ikaslea lan-mundura hurbiltzen duten lantokietako curriculum-praktiken helburua.
NUPeko errektoretzaren kudeaketa txar horren eta erantzun eta argudio faltaren ondoriozko arazo asko eta asko direla eta, Ikasleok Martxan Nafarroa, unibertsitateko beste eragile sindikal batzuekin batera (Talde Feminista, Ernai edo UIB, esaterako), NUPeko ikaslea mobilizatzera behartuta daude, Twitterren Trending Topic izateko eta publikoki kudeaketa txar hau eta etengabeko zuritzea salatzeko.
Ikasleok Martxan Nafarroak argia duaka: ikasleria entzun nahi ez badute oihu ozenago egingo oihu!