Nafarroako optiketako langileen mobilizazioei esker hitzarmena lortu da

Akordio horrek beheko bi kategoriak kentzea lortzen du —eta, beraz, gutxieneko soldata 1.500 €-ra igotzen du—, eta lanaldia 12 ordu murrizten du urtean. Langileen mobilizazioa funtsezkoa izan da patronalak aldarrikapen gehienak onar zitzan.

2023-ko abenduak 21

Urtebete baino gehiago negoziatzen aritu ondoren eta sektoreko zenbait mobilizazio egin ondoren, LAB sindikatuak, ELA eta UGTrekin batera, akordioa lortu du Nafarroako optika patronalarekin, eta hitzarmen bat sinatu du, 2021etik 2025era arteko indarraldia izanen duena. Sektoreko langileen mobilizazioari esker, patronala bere hasierako jarreretatik mugitzea lortu dute, eta langileen aldarrikapen gehienak onartzea. Horrela, hemendik aurrera, hitzarmenak 12 ordu gutxiago izanen ditu urtean, larunbatetan lan egiteagatiko plusa handitu eginen da eta soldatak nabarmen igoko dira.

Hitzarmeneko beheko bi kategoriak kentzeari eta adostutako soldata-igoerei esker, sektoreko gutxieneko soldata 21.330 €-koa izanen da. Horrela, gutxien kobratzen ari ziren langileak eta hemendik aurrerako langile berriak izanen dira onuradunak. Gainera, hitzarmenaren indarraldian, soldatak KPIa igotzen den modu berean igoko dira.

Beraz, Nafarroako optiketako langileek beste hitzarmen bat izanen dute, lan baldintza hobeekin, soldata igoerekin eta soldata apalenak zituzten kategoriak kenduz, kontratazio berrietarako sarrerako soldata orain arte jasotakoa baino askoz handiagoekin.

Gehiago