Nafarroako industriaren defentsan milaka lagun Iruñeko kaleetan

Milaka herritarrek bat egin zuten Nafarroako zazpi enpresa nagusienetako langileek egindako deialdiarekin. Manifestazioan BSH, Nano Automotive edo ta Sunsundegiko langileen aldeko mezuak eta pankartak izan ziren nagusi.

2025-ko otsailak 17

Iturria: Euskalerria Irratia

Industriaren defentsan. BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek deituta, Nafarroako industriaren aldeko manifestazioa egin dute eta milaka lagunek egin dute bat deialdiarekin.
Nafarroako eragile politikoei inplikazioa eskatu diete langile klaseak bere bizi proiektua garatzeko.


Gogoratu dute 2.000 lanpostu inguru kolokan daudela. Beharrezkoa da, diote, langileei bermeak eskainiko dizkien industria lege bat onartzea eta deslokalizazioaren aurka egitea.
Enpresei eta gobernuari konpromisoa eskatu diete, enpresek ez ditzaten ateak euren kasa itxi eta langileak kalean utzi.

Gehiago