Nafarroako Hiesaren Aurkako Herri Batzordea kalera atera da GIBaren froga azkarra eskaintzeko
2023-ko urriak 20
Gaur urriak 20, GIB frogaren nazioarteko eguna da, horregatik, Nafarroako Hiesaren Aurkako Herri Batzordea karpa batekin atera da kalera, informazioa eta GIBaren froga azkarra eskaintzeko. Azaldu duten bezala, gaurkoan froga egiteko helburua, Sexu Osasuna sustatzea eta GIBaren diagnostiko goiztiarra egitea da, ondorioak arintzeko. Goizean zehar, Orreaga etorbidearekin gurutzatuta Karlos III. kalean egon dira, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara Merkaderes kalera hurbiltzeko deia zabaldu dute.