Nafarroako haur eskoletan lehen hitzarmen kolektiboa lortzeko lanean hasi da LAB

Haur eskoletako sektorea greba mugagabe batean murgilduta dagoenean, LAB sindikatua lehen hitzarmen kolektiboa lortzeko negoziazioak hasteko prest agertu da, langileen lan baldintzak hobetzeko helburuarekin. Haur-eskolak kudeatzen dituzten enpresak eta kooperatibak, patronala izan daitezen eta sektoreko hitzarmena lehenbailehen negoziatzen hasteko deia egin die LABek.