Nafarroako hainbat herri eta auzoetan AHTren aurkako horma irudiak egin dituzte

Aurtengo udaberrian, Nafarroako AHTren aurkako Koordinakundeak horma-irudi kanpaina bat egin du Foru Erkidegoko hainbat herritan. Ekimen horren helburua da hiri, herri eta auzoetan agerian uztea "azpiegitura suntsitzaile, xahutzaile eta antisozial horren aurkako jarrera, azken aldiko krisi ekonomiko eta ekologiko handienaren garaian".

2021-ko apirilak 25

Horma-irudiak herri hauetan egin dira: Tafalla, Arazuri, Ororbia, Altsasu, Arruazu, Etxarri-Aranatz, Uharte Arakil, Arre, Atarrabia eta Iruñea (Sanduzelai, Etxabakoitz eta Alde Zaharra).

Gehiago