Nafarroako gazte erakunde ezberdinek bat egin dute Altsasuko gazteen aldeko manifestazioarekin
Nafarroako gazte erakunde ezberdinek elkartasuna eta babesa eskeini nahi izan diete auziperatu eta preso diren Altsasuko gazteei. Datorren apirilaren 14an Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute.
2018-ko martxoak 20
2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko taberna batean gertatutako liskar baten ondoren auziperatutako zortzi gazteei elkartasuna adierazteko Nafarroako gazte elkarte eta erakundeek agerraldian gertakari hauek delitu terroristaren tipikazioarekin Auzitegi Nazionalean instruitzea eta epaitzea salatu nahi izan dute, “Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Kartan dioenaren aurka ere egin dezaketen zigor eskaerak baitaude”, eta Nafarroako Probintzia Auzitegian instruitu beharko liratekeela uste dutelako.
“Zeharo neurrigabea eta justi kaziorik gabekoa deritzogu Fiskaltzaren eta akusazioaren aldetik eskatu diren zigorrak, bai eta kautela neurrien mantentzea, kausapean dauden hiru lagun oraindik espetxean baitaude Altsasutik ehundaka kilometrora”. Horregatik, haien berehalako askatasuna eskatu dute, eta halaber, “kasua politizatzeko eta izaera terrorista emateko sektore jakin batzuetatik egondako interes handia gaitzetsi” dute.
Esparru eta erakunde ezberdinetatik “proportzionaltasun, justizia eta oreka printzipioei errespetua eskatu dieten ahots ugarirekin” bat egin nahi dute, “pertsona orok epaiketa justu eta inpartziala edukitzeko duen eskubidea eta defentsarako eskubidearen bermea aldarrikatuz”, eta datorren apirilaren 14an Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute herritarrak.