Nafarroako Eskola Kontseiluak gaur Hezkuntzaren Itun Soziala lortzeko prozesua hasiko du
Nafarroako Eskola Kontseiluak gaur antolatu dituen "Nafarroako hezkuntzaren aldeko itun soziala" jardunaldiak hasi dira. Eskola Publikoa ardatz izanen duen eta inklusioaren alde eginen duen ituna proposatzen da. Nafarroako Eskola Kontseiluak gaur antolatu dituen "Nafarroako hezkuntzaren aldeko itun soziala" jardunaldien aurrean STEILAS sindikatuaren adierazpen hau egin du.
2022-ko urtarrilak 10
– Nafarroan Hezkuntza Publikoa Hobetzeko Ituna ez da osorik betetzen. Hori betetzeko konpromisoa hartu duen eta betetzen ez duen gobernu batek zer zilegitasun du itun sozial bat proposatzeko?
– LOMLOE legea ere ez da betetzen (ezta hainbat foru lege ere): sexuaren eta generoaren arabera bereizten duten ikastetxeak ituntzen jarraitzen dute.
– Haien hitzetatik uler daiteke segregazioak faktore publiko-pribatuarekin baino ez duela zerikusia; PAIk edo apartheid linguistikoak ez dute bereizten?
– Onargarria al da % 54ko interinitate-tasa bat eta Hezkuntza Departamentuak adierazi izana ez dutela berau murrizteko asmorik, nahiz eta estatuko lege berriak administrazio publikoetako bitartekotasuna murrizteko xedatu?