Nafarroako basozainek Gobernuaren ez-betetzeak salatu dituzte
Adostutako 15 lanpostu berriak sortzea eskatzen dute langileek.
2022-ko martxoak 2
Nafarroako Basozainak taldeko hainbat kide elkartu dira gaur Diputazioaren jauregiaren aurrean Nafarroako Gobernuari eskatzeko bete dezala 2022an 15 lanpostu berri sortzeko hartu zuen konpromisoa, Basozainen Plan Zuzentzailean agertzen den bezala.
Kolektibo horrek bere harridura eta haserrea azaldu du Nafarroako Gobernuak orain esaten duelako lanpostu horiek ezin direla sortu aurrekontu-esleipenik ez dagoelako. Basozainen iritziz, hori izugarrizko burugabekeria da, lanpostu horiek EH Bilduk eta PSNk sinatutako aurrekontu-akordioaren ondorioz sortu zirelako.