Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideak, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, gauzatutako eraso polizialari buruzkoa. Ondoren, kereila hori Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Parlamentuaren sostengua hartu zuen. Orain bost urte igaro direla apelazio errekurtsoa atzera bota eta kereilaren artxiboa berretsi dute.

2024-ko urtarrilak 23

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideak, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak, salatu nahi dute, instantzia judizial horiek kereilarekin erakutsitako “pasibotasuna” eta “utzikeria”. Izan ere, baieztatu dute, artxibo horrek erakusten duela Justiziak duela lankidegoa Estatuak eta bere instituzioek krimen hori tratatzeko izandako inpunitate politikarekin. Elkarteak, baieztatu du, 1978ko sanferminetako gertaeren ondoren, haiengatik ezarritako kereila guztiak atzera bota eta artxibatu egin zituztela. Orduan argudiatuz, froga nahikorik ez zegoela krimen hartan poliziak izandako erantzukizunari zegokionez. Eta elkarteak ordea azpimarratuz, zezen plazan bertan milaka pertsona gertakarien lekuko izan zirela eta Germanen hilketan dozenaka lekukoren adierazpenak izan zirela ere. Horregatik salatu dute, epaileek eskuak garbitu zituztela eta Martin Villaren bertsioari men egin ziotela, hark adierazi baitzuen: “gureak akatsak dira, haienak krimenak”.

Orain, gertaera haiek baloratzera ez sartzeko eta erantzuna saihesteko justiziak arrazoi zuzengabekoak erabili dituela diote. Horregatik errekurrituko artxiboaren autoa Auzitegi Konstituzionalean errekurrituko dutela eta beste kereila bat, aurrekoaren berdina, aurkeztuko dutela baieztatu dute, aferaren muina epaitzeko aukera izan dezaten eta galdera sinple batzuk erantzun ditzaten.

Eta bukatzeko adierazi dute bitartean, ekimen judizialak, instituzionalak eta sozialak bultzatzen jarraituko dituztela, 1978ko sanferminetako gertaerendako eta haien biktimendako egia, justizia eta ordaina erdietsiak izan daitezela lortu arte.

Gehiago