Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da gaur arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea "Nafarroako gehiengoaren borondate politikoaren aurkako erasoa" dela salatu dute, eta Nafarroarekiko "errespetua eta autogobernatzeko gaitasuna" aldarrikatzen dituzte.