“Energia burujabetzak eraldaketa soziala bultzatzeko balio du”

Alternatiben Herriaren AUZOAKOAK-en 3. saiora Garesko Ermineta proiektua ekarri dute, abandonaturik zegoen zentral hidro-elektrikoa berreskuratuz Gares herria energetikoki burujabe bihurtzea duen helburua. Ekainaren 2an Iruñean izango den Alternatiben Herriko Burujabetza Auzoan Ermineta bezalako proiektu eraldatzaileak bilduko dira.