Nafarroako 10 lagunek ANren aginduz deklaratu beharko dute terrorismoa goratzeaz akusaturik
Barañaingo eta Etxauriko 10 lagunek azaroaren 8an Nafarroako Auzitegian bideokonferentzia bidez Espainiako Audiencia Nacional-en aginduz deklaratu beharko dute jaietan eta preso baten ongi etorrian terrorismoa goratzeaz akusaturik.
2017-ko azaroak 3
Barañaingo 9 lagun eta Etxauriko bizilagun bat, azaroaren 8an Audientzia Nazionalaren aurrean deklaratzera deituak izan dira Euskal Preso Politikoekiko elkartasuna adierazteagatik. Bideokonferentzia bidez eginen dute, Nafarroako Auzitegitik. Guztiei terrorismoa goratzea leporatzen diete. Barañaingo lagunei, herriko jaietan presoen eskubideen aldeko kontzentrazio batean parte hartzeagatik, eta Etxauriko bizilagunari bailarako preso ohi bati egindako harreragatik.
Ororbian, larunbata honetan, eta jazarpen hau salatzeko asmoz, kontzentrazio bat eginen dute, eguerdiko 13etan. Barañainen azaroaren 10an eginen dute protesta, 20etan Udaletxe plazan.