Nafarroak “behar duen trenari buruzko eztabaida soziala zabaldu eta AHT geldiarazteko” txirrindula martxa

Espainiako Sustapen Ministeritzak Alesbes eta Erriberri arteko AHT egiteko lurren desjabetzeen izapideak abian jarri ditu. Hori "inposaketa" dela uste dute bat egin duten eragile sozial, sindikal eta politikoetako ordezkariek. Ekimen honen kontra egiteaz gain, lurraldeak "behar lukeen trenari buruzko eztabaida soziala" bultzatzeko asmoz, txirrindula martxa antolatu dute larunbaterako.

2017-ko azaroak 2

Txirrindula martxa hau azaroaren 11ean Iruñean egingo den manifestazioaren aurrerapen bat izanen da. Ohiko trenaren aldeko eta AHTren aurkako bizi martxa hau goizeko 11:30ean Diputazioaren aurretik abiatuko da eta Iruñerriko hainbat auzo zein herri zeharkatu ondoren Etxabakoitzen amaiera emanen zaio, zizka-mizka batekin. Azaroaren 11ko manifestazioa eta ekimen honen ingurukoak azaldu ditu Julio Villanuevak Info7 Irratian.

Gehiago