Nafarroa berriz altxa ekimenak 1521eko gaztelarren aurkako Iruñeko herritarren altxamendua gogoratuko du

Aste honetan 500 urte beteko dira lruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik. "Nafarroa berriz altxa" ekimenak onartezinatzat jo du 1521eko maiatzean Iruñeko herritarrak bonbardatu zituztenak hiri erdigunean oroigarri bat izatea (Loiolako Iñigoren omenezko estatua) eta aldiz, burujabetzaren alde matxinatu ziren Iruñeko herritarrek inolako errekonozimendurik ez izatea.

2021-ko maiatzak 13

Hau aldatzeko, Iruñeko udal erregistroan mozio bat
erregistratu dute “gertakari hauei argia eman eta Iruñeko udalak izan
ziren moduan onar dilzan, ahaztutako memoria erreparatuz”.

Bestetik, omenaldi herritar bat egingo diete 1521ean
matxinatu ziren herritar horiei. Maiatzaren 22an, larunbatarekin, eguerdiko
l2etan izanen da, Nafarroako Artxiboaren parean.

Gehiago