“Nabarro”-ri omenaldia Abartzutzan, bere heriotzaren 37 urteurrenean

Igandean Fernando Ros "Nabarro" gogoratu zuten Abartzutzan, bere heriotzaren 37. urteurrenean. Ros Hernanin hil zen errefuxiatuen aldeko ekimen bat egiten ari zenean, trenbideko kableekin elektrokutatuta. Amnistiaren Aldeko Batzordetako militantea zen, eta garai horietan Frantziar Estatuak kanporatzen zituen euskal errefuxiatuen aurkako protestetan murgilduta zebilen. Atzo bere ibilbide eta konpromisoa goraipatu zuten.