Mondelezeko greba mugagabearen lehen egunak jarraipen zabala izan du Bianan

Mondelez enpresaren greba mugagabearen lehen egunak jarraipen zabala izan du, zuzendaritzak lan-hitzarmenaren negoziazioan ezartzen duen blokeoa salatzeko.

2024-ko ekainak 11

400 langile dituen Bianako enpresa honetan ekoizpena geldirik dagoela ziurtatu dute sindikatuek.

Enpresako langileen lan baldintzak hobetzea eskatzen dute sindikatuek. Diotenez, enpresak irabazi handiak lortu izan ditu aurreko urteetan, eta irabazi horiek ekarri beharko lukete langileen soldatak nabarmen igotzea. “KPIri loturiko soldata igoera, gehi puntu bat, aparteko orduei bertaratze eta puntualtasun plusa eranstea, antzinatasunagatik soldata igotzea: urtean %1 gehiago, urteko lanaldiaren murriztea eta abar….”

“Baina enpresak, bortz hilabete eta hamar negoziazio bilera egin ondoren, mugitu gabe jarraitzen du”, salatu dute sindikatuek, eta greba mugagabeari ekin diote.

Gehiago