Mintzakuadrillak, Iruñerriko gazteen artean euskara sustatzeko ekimen berri jarri dute martxan
Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmoa gazte taldeen edota kuadrillen hizkuntza ohiturak aldatzeko sortutako egitasmoa da, eta helburu horrekin ekintza desberdinak antolatzen dituzte. Oro har, bi oinarri ditu: asteroko hitzorduak eta saio osagarriak.
2020-ko urriak 26
Hizkuntza lantzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko astean behin taldeak elkartzen dira, autonomoki, ordu betez euskaraz aritzeko. Modu honetan haien artean esparru eroso bat sortuko dute euskaraz aritzeko. Talde bezala eman daiteke izena (unibertsitateko lagunak, kuadrilla, musika taldeak…), edo bakarka (eta gero taldeak antolatzaileek sortu).
Bestalde, saio osagarri desberdinak eskaintzen dituzte. Batzuk aisialdira lotuak daude eta hauen helburua gazteen euskarazko harreman sarea handitzea da, jende berriarekin harremantzeko eta harreman horiek euskaraz sortzeko: eskalada, sagardotegia, bertso afariak…
Besteak ahalduntzeari lotuago dauden saioak dira, helburua gazteen ahalduntzea eta euskararen inguruko egoeraren kontzientziazioa izanik. “Saiatzen gara bi motatako gaiak lantzen: euskara erdigunean duten gaiak eta gazteon intereseko beste edozein gai euskaraz. Askotan bi mota hauek gurutzatzen dira, adibidez, feminismoa eta euskara, kulturaren inguruko eztabaidak, gazte mugimenduetan militantzia ereduak…”, azaldu dute Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmoaren bultzatzaileek.
“GAZTEOK BADUGU ZER ESAN, EUSKARAZ?” izenpean abiatu duten kanpainan hainbat bideo saretuko dituzte euskararen inguruko gazteek duten iritzia ezagutzera emateko.