Milaka lagunek Altsasuko gazteen askatasuna exijitu dute espetxean 6 hilabete bete dituztenean
4.000 lagun baino gehiago bildu dira gaur eguerdian Altsasun duela 6 hilabete espetxeratu zituzten Adur, Jokin eta Oihanen askatasuna exijitzeko.
2017-ko maiatzak 14
Milaka laguun bildu dira gaur Altsasuko karriketan falta diren 3 bizilagunen askatasuna exijitzeko. 6 hilabete bete dituzte espetxean, eta denbora guzti honetan izandako mobilizazio etengabea izan da, eredugarria.
Miles de personas en la plaza de #Altsasu escuchando el comunicado final. #Nafarroa #Navarra https://t.co/HRDin43XUX
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 14 de mayo de 2017
Hala baieztatu dute gaurko manifestazioaren antolatzaileek. Eskertuak agertu dira bildu diren milaka lagunen aurrean, eta berriz, izandako muntai poliziala salatzeaz gain, gaur egun Altsasun pairatzen den kontrol eta jazarpen poliziala. Esan dutenez, mobilizazioak hasi zirenetik milaka euroko isunak jaso egin dituzte elkartasuna eta sortutako mugimendua gelditzeko asmoz. Baina ez dutela lortu azpimarratu dute, eta gaurko mobilizazioa horren adibidea da. “Ez ditugu bezoak jeitsiko” esan dute, “guztion artean muntai honekin amaituko dugu”, eta Altsasu herria defendatzen jarraituko dutela ziurtatu dute.
.@Altsasugurasoak Lectura de los imputados/as que están actualmente en la calle. Seguiremos luchando! #AltsasukoakAske pic.twitter.com/OKnAVroPGC
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) May 14, 2017
Urriaren 15ean Altsasun izandako liskarraren osteko oihartzun mediatikoak asaldura eragin zuen herrian. Egoera larriagotu zen azaroaren 14an Carmen Lamela epaileak zazpi gazte espetxeratzeko agindu zuenean. Minak elkarturik, sei hilabeteotan Altsasuk erantzun bateratua eman eta bidegabekeria salatu du. BerriaTB-k guzti honen inguruko erreportai bat egin du, historia honen protagonistei hitza emanez.