Milaka ikaslek hartu dute parte hezkuntza erreformen aurkako mobilizazioetan

Unibertsitateko eta ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira gaur LOMCE hezkuntza erreformak ekar dezakeenaz ohartarazteko. Polizia ikasleei oldartu zaie Sarasaten. Mobilizazioa amaitutakoan Polizia Nazionalak lau adingabe, hiru mutil eta neska bat, atxilotu ditu. Deklarazioa hartu ondoren aske utzi dituzte.