Mikel Zabalza gogoan izan dute bere hilketaren 35 urteurrenean

35 urte bete dira Guardia Zibilak torturapean Mikel Zabalza orbaiztarra hil zuela. Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak haren oroimenez ekitaldi bat antolatu du Auritzen egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko, eta "errepresioa berriz ez errepikatzeko bermea" exijitzeko ere.