Mikel Barrios euskal preso politikoa aske gelditu da epaiketaren zain

Alemanian atxilotu zuten pasa den urteko urrian, eta urte bete preso egon ondoren, Frantziako Justiziak libre utzi du epaiketaren zain. Baionako tren geltokira iritsi da eguerdian, eta bertan hamarka lagun eta senide zituen zain. Orain, epaiketa izan bitarte, kontrol neurri zorrotzak bete beharko ditu. Arratsaldeko 20etan Arrosadian herri batzarra eginen dute guzti honen berri emateko.