Migratzea ez da delitua

Lan honek munduan gertatzen diren migrazio motak eta horien kausak aztertzen ditu. Azken finean, pertsonak lekualdatzen dira, eta hori ez da arazo bat. Migratzea ez da delitua, baina bai migrazioa eragiten duten kausetako asko.

2016-ko abuztuak 1

Delitua da Hegoaldeko herrialdeak arpilatzea, haien aberastasunak espoliatzea, multinazionalei haien baliabideak garbitzeko bidea urratzea… eta, gero, gure mugak ixtea. Delitua da hesiak eraikitzea eta ezikusiarena egitea, milaka pertsonek haien herrialdeetatik ihes egin izanaren arrazoia gure errealitatearekin, gure sistema kapitalistarekin eta patriarkalarekin zerikusirik ez balu bezala. Delitua da Siria bonbardatzea, eta, gero, gerratik ihesi Europara etor daitezkeen pertsonen kupoa ezartzea.

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak `Zein da zein?´ kanpaina bultzatzen du. Honen helburua hiritarrei modu sinple eta pedagogiko batean azaltzea garapen eredu neoliberal eta patriarkal honen ondorio lokal eta global garrantzitsuenak, erantzule nagusiak identifikatzea eta alternatiba batzuk proposatzea denontzako gizarte solidario eta justuago bat eraiki dezagun da.

Gehiago