Mendigorrian D eredua zabaltzearen aldeko familiek Arartekoaren txostena aintzat hartzeko eskatu diote Gobernuari
Mendigorrian D eredua zabaldu nahi duten familiek, ikasturte berriaren hasiera ikusita eta Hezkuntza Departamenduak Herriaren Defendatzailearen txostenari erantzunik eman ez dionez, instantzia baten bidez berau eskatu dute.
2020-ko abuztuak 14
Gure herriko eskolan D eredua irekitzea eskatu dugun Mendigorriko haurren familiok, geure buruari galdetzen diogu ea Hezkuntzako Sailburu Jaunak Herritarren Defendatzailearen txostenari jaramon egin nahi dion; txosten horretan Mendigorriako ikastetxean d ereduaren lerroa irekitzea gomendatzen zaio, eta nola egin ere azaltzen dio.
Hezkuntza Departamentua eta Nafarroako Gobernua ez dira guregana zuzendu, ez modu pribatuan, ez jendaurrean, txosten horri dagokionez; ezta administrazio-izapide guztiak agortu ditugun honetan, gure seme-alaben eskubideak defendatzeko abiarazi behar izan dugun prozesu judizialari dagokionez ere.
Lerro hauen bidez, herriaren defendatzailearen txostenari kasu egingo dioten ala ez esateko eskatzen diegu. Txosten horretan, prozesu honen hasieratik defendatu ditugun puntu guzti-guztietan arrazoia ematen zaigu; edo, bestela, dagoeneko abiarazi dugun bide judizialetik aurrera egin nahi duten.
Lerro hauen bitartez, bide judizialetik jarraitu nahi duten edo Herritarren Defendatzailearen txostena aintzat hartuko duten galdetzen diegu.
Aurrera jarraituz gero, nabarmendu nahiko genuke nafar ororen ordezkariek honako hauen aldeko autua egin dutela:
– Familiei behartzea 3 urteko haurrak beren herritik kanpoko ikastetxe batera mugitzera edo 3 urteko haurrak beren familiek nahi ez duten hizkuntza-eredu batean ikastera bultzatzea.
– Diru publiko gehiago gastatzea D ereduko lerro berri bat ireki ez dadin (Mendigorrian D ereduko lerro bat irekitzea baino garestiagoa da Garesko eskolara bidaltzea),
– Gure herriko Landa-eskolan arriskuan jartzea.
– Despopulazioa eta deserrotze soziala sustatzea.
– Garesko eskola saturatu.
– Hizkuntza propioan eta bizilekuan ikasi nahi duten biztanleria diskriminatzea.
– Arartekoaren txostenari eta honen figurari ez ikusiarena egiten jarraitzea.
Gimeno jauna, Chivite andrea, Nafarroako Gobernua osatzen duten jaun-andreok, benetan hau da nahi duzuena? Hala ez bada, garaiz zabiltzate egoera horri irtenbide apal eta txukun bat emateko, gure eskubideak aitortuz eta D ereduaren lerroa ikasturte hau hasi baino lehen irekiz.