“Memoria ez da delitua, adierazpen askatasuna” lelopean Donibanen ezarritako debekuari erantzungo diote martxoaren 6an

Manifestazio bat antolatu dute martxoaren 6an Iruñeko Donibane auzoan antolatuta zegoen euskal preso politikoen eskubideen aldeko protestaren debekuaren aurrean. Egun berean, “Memoria ez da delitua, adierazpen askatasuna” lelopean, 19.30etan abiatuko da manifestazioa Golem Zinemetatik.