Matrikulazioa zabalik AEK-ko euskaltegietan, ikasle kopuruaren gorakadaren perspektibarekin

Jende gehiago itzuli zen aurreko ikasturtean, eta urrian hasiko den kurtso berrian igotzea espero dugu, eta ikasleek, AEKn, euskara ikasteko bidelagun onena izango dute.

2022-ko irailak 1

Euskara ikasteko aukera berriak zabaldu ditu AEKk irailaren iritsierarekin. Matrikulazioa gora egiten ari zen etengabe azken urteetan, AEKko arduradunek esan dutenez, eta aurten, pandemia atzean utzita, ikasleen kopuruak gora egitea espero dute. 

“Milaka lagunek erakusten duten gogoari segika, EUSKARA hitza nabarmendu dugu kanpainaren euskarri grafikoetan, euskara erdigunean jarri, guztion eskura, ahalik eta herritar gehien euskaltegietarako bidean jartzeko”, aipatu dute Bilbon egindako agerraldian.

Euskara-ikastaroetan herritarrek “bidelagun onenak” izango dituztela nabarmendu dute, AEK-ko irakasleak, hain zuzen, “ikasleak ikasprozesuan aurrerantz egin dezan, eta, euskara, pasio handiz ezagutu eta erabil dezan. Irakasleen profesionaltasuna eta berotasuna, alegia”.

Urrian hasiko den ikasturtean, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:
– Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
–  Autoikaskuntza, euskaltegian eta etxean.
–  Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.
–  Online ikastaroak.
– Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

Bestalde, azpimarratu nahi izan dute erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak) diru-laguntzak ematen dituztela. Nafarroan, aurten, laguntzak zertxobait emendatu direla azpimarratu dute. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek aukera horien berri edukitzea, euskarara, euskaltegietara, hurbiltzeko ezinbesteko osagaia direlako”, esan dute.

Gehiago