Martxoaren 3ko sarraskiaren aurrekariak, Patxi Erdozainen begietatik

Martxoaren 3ko sarraskiaren aurrekariei erreparatzen jarraitzen ari da Iratzar Fundazioa, eta, oraingoan, 1976ko urte hasiera hartan Gasteiztik kanpo gertatutakoak ekarri ditu gogora Korapiloa egitasmoak. Bideoan, Patxi Erdozain ageri da, garai hartan Iruñeako langile asanbladetan ibili zen eta LAB sindikatuaren hasiera uneak dakarkigu.

2016-ko martxoak 1

Erdozainek azaltzen duen moduan, Gasteizen langile protestak gertatzen ziren bitartean, 1976ko otsaila euskal langile mugimenduak zuen indarraren eredu izan zen beste herri batzuetan ere. Andoainen, adibidez, Silen enpresako langileak urtarrilaren 26tik greban zeuden, pertsonaleko 60 langile bota nahi baitzituzten konbenio kolektiboa eskatzeagatik. Otsailaren 16an 1.500 pertsona baino gehiago atera ziren kalera greban zeuden Sileneko langileekiko elkartasunez. Otsailaren 25ean elkartasunez antolatutako greba orokorrarekin esnatu zen eta manifestazioan 4.000 lagun baino gehiago elkartu ziren. Egun horretan, Nafarroako enpresa askok deialdiarekin bat egin zuten ordubeteko geldialdiekin.

1976ko langile borrokak ezagutarazteko asmoz, Andoni Txasko eta Tasio Erkizia ere elkarrizketatu ditu Iratzar Fundazioak Korapiloa egitasmoaren baitan.

Gehiago