Martxan da www.itsulapikoa.eus, herri proiektuentzako interneteko finantziazio tresna

Euskal Herriko edo Euskal Herriarekin zer ikusia duten herri proiektu eta egitasmoek behar duten bultzada ekonomikoa lortzeko sorturiko plataforma berria sortzaile, musika talde, kultur kolektibo, herri mugimendu, tokiko ekonomian oinarritutako egitasmo edo proiektu alternatiboentzako erreferente bat izan nahi du finantziazio alorrean.

2017-ko azaroak 2

Euskal Herrian proiektu ugari, ehunka, milaka izan dira herritarren babes ekonomikoari esker aurrera atera izan direnak, beraz, tresna honek gurean hedatuta dagoen jarrera edo kultura bat gauzatzeko beste modu bat eskaintzen du. Itsulapikoa.eus sortzaile, musika talde, kultur kolektibo, herri mugimendu, tokiko ekonomian oinarritutako egitasmo edo proiektu alternatiboentzako diru iturri erreferente izatea da helburuetako bat.

Itsulapikoa.eus plataformaren atzean irabazi asmorik gabeko Itsulapikoa Elkartea izeneko elkartea dago. Elkartearen funtzionamendua gardena eta horizontala izanen da, irekia egonen da aipaturiko helburuekin bat egin eta plataformari modu ezberdinez bere ekarpena egin nahi dion ororentzat.

Jendearen babes ekonomiko hori lortzeko proiektu bat nola publikatu, martxan jarritako crowdfunding ereduak nola funtzionatzen duen, edota proiektu bat nola lagundu jakiteko, https://www.itsulapikoa.eus/faq aurki daitezke argipenak. Bestela, beste edozein zalantza argitzeko, info@itsulapikoa.eus helbidera idaztea besterik ez dago.

Gehiago