Maravillas Gaztetxearen aurkako epaiketa urriaren 17an eginen da

Urriaren 17an 2018ko abuztuan Maravillas Gaztetxearen hustutzearen harira auziperatutako 22 pertsonen kontrako epaiketa izanen da.

2019-ko urriak 1

“Burgesiaren instituzioek jabetza pribatuaren logika ezarri nahi diote jabetza publikoari, gure zinezko errua ordea, jabetza publikoa bere horretan defendatzea izan da, herritik herriarentzat. Kapitalismoak badaki, burges berriek eta zaharrek ongi dakite, gure borrokak haien interes ekonomikoak mintzen dituela eta mundu berri bat daukagula bihotzean. Horregatik lapurtu nahi dizkigute 150.000 euro langileei, horregatik lurperatu nahi dute proiektua eta auzoa negozio bihurtu”, salatu dute Maravillas Gaztetxekoek.

Urriaren 17an, epaiketa egingo dute 2018ko abuztuan izan zen desalojoan Maravillas Gaztetxean zeuden 22 lagunen aurka. Egun horretan bertan, bertaratzea deitu dute epaitegiaren atarian, 9:30etan, auziperatuei “babes osoa helarazteko”.

Gehiago