Maiatzaren 21an Iruñean hezkuntza burujabetza aldarrikatuko du Sortzenek

Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Jaia Antoniutti parkean ospatuko da, eta aurtengo edizioaren abestia Broken Brothers Brass Bandek egindakoa da, “Auzo Bizi Onaren Eskola” izenburukoa.

2017-ko apirilak 4

IkasKilo eta bere ametsa, Auzo Bizi Onaren Eskola eta hori lortzeko behar duen Hezkuntza Burujabetza, izanen dira aurtengo Sortzen Jaia-ren protagonistak. Maiatzaren 21an ospatuko da Iruñeko Antoniutti parkean eta Basotxoan eta dagoeneko Nafarroako eskoletan egun honi begira zuzendutako unitate didaktikoa zabaldu du Sortzenek eta 100 sari biltzen dituen zozketa bat ere martxan jari dute

Haizea egitasmoa lagunduko dute Sortzen Jaian lortzen den diruarekin. Proiektu honen helburua  Nafarroako zonalde diskriminatuan D ereduko lerroak babesteko eta hauspotzea da.

Jai egunak berak izango dituen ezaugarrien artean, hiru nabarmendu nahi izan dituzte antolatzaileek. Alde batetik, salgai egongo diren jakiak kilometro zerokoak izanen dira eta eskaintza “ekologikoa” izaten saiatzen ari direla. “Kalitatezko jakiak eskaini nahi ditugu, inguruko ekoizleei erosiak. Gure elkarteak, kalitatezko eta produktu ekologikoez ornitutako eskola jantokien alde egiten duen apustua garbia da”. Bestetik, Hezkuntzak garrantzi berezia hartuko du aurtengo Jai egunean. Horretarako, hezkuntzarekin eta euskararekin lotutako eragileen Erakusleiho-azoka antolatu dute. Eragile horien informazio eta material salmenta egoteaz gain, esperientzia ezberdinak azaltzen dituzten erakusketak ikusgai izango dira. Hirugarrenez, auzolana da aurtengo edizioaren beste gako bat. Auzolan eta eskola. Hezkuntzarekin lotutako auzolan horretan, Iruñerriko Guraso Elkarte bakoitzak haurrentzako tailer bat prestatu du.

Aurtengo abestia Broken Brothers Brass Bandek egindako abestia da, “Auzo Bizi Onaren Eskola” izenburukoa. IkasKiloren ametsa irudikatzen duen abestiari ahotsa jartzeaz arduratu dira Igotz (HOFE), Gorka (Siroco Blue), Emauseko Ritx eta Nerea Erbiti.

Gehiago