Maiatzaren 17an Iruñean manifestaziorako deialdia egin du Palestinarekin Elkartasuna plataformak

Nakba Egunaren 77. urteurrenaren harira, manifestazio nazionalerako deialdia egin zuen atzo Palestinarekin Elkartasuna plataformak; Palestinaren askapenaren aldeko, Israelen aurkako eta harreman konplize guztiak etetearen alde aldarrikatzeko.