#M17GrebaOrokorra Jarraipen berezia
Euskal gehiengo sindikalak deitutako Gutxieneko Soldata propio baten aldeko Greba Orokorraren jarraipena:
2026-ko martxoak 17
Milaka lagunek hartu dituzte Nafarroako kaleak 1.500€ko LGS propioaren alde
Egunak utzi dizkigun irudi ikusgarriak bildu ditugu bideo honetan.
📸 Argazki bilduma Ekinklik kolektiboaren eskutik




Arratsaldean ere kalera atera dira Iruñean, 1.500€-ko Gutxieneko Soldata aldarrikatzeko
Eragile sozial ezberdinek manifestazioa antolatu dute arratsaldean Iruñean, Greba Orokorra babesteko.
Abian da Iruñea eragile sozialek babestutako martxa
“Gora, gora, gora langileon borroka” eta “Greba, greba, greba orokorra” ohiuen artean errepidera salto egin dute hamarka lagunek Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean
Milaka lagunek Gutxieneko Soldata Propioaren aldarriarekin bat egin eta kaleak hartu dituzte Iruñean
10.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute Iruñean deitutako manifestazioan, eta beste 600 lagunek Tuterako manifestazioan, greba orokorraren sindikatu deitzaileen arabera. Adierazi dutenez, Greba Orokorrak jarraipen handia izan du Nafarroan: lanuzte masiboa izan da Sakanan, Leitzaldean eta Bidasoan, nabarmena Iruñerrian eta apalagoa Erriberan.
Mobilizazioa Iruñean kapitalismoaren aurka eta bizi eta lan baldintza duinen alde
Goizeko 11.30etan abiatu da “Bizi eta lan baldintza duinak. Kapitalismoari aurre egin ” lelopean CGT, CNT eta Solidari sindikatuek eta EHKSk (Euskal Herriko Kontseilu Sozialista) deitutako martxa.
Tuteran manifestazio jendetsua egin dute Gutxieneko Soldata “hemen erabaki” aldarriarekin
Lizarran gutxieneko soldata propioa aldarrikatu dute grebalariek
Miles de personas recorren las calles de Iruñea en demanda de un SMI propio de 1500€ para acabar con la precariedad laboral y dignificar los sueldos de la clase trabajadora
Soldata eta lan duina izateko eskubidearen alde atera dira kalera eragile antirrazistak
Abiatu da euskal geihengo sindikalak Gutxiengo Soldata Propio baten aldeko Iruñeko manifestazioa
NUPen nabaria izan da gutxieneko soldata propioaren aldeko grebaren eragina
Barañaingo Mercadonan egindako salaketa ekintza gutxieneko soldata propioaren alde. Udaltzaingok hainbat pertsona identifikatu ditu
Abiatu da CNT, CGT, Solidari eta EHKS eragileen manifestazioa
Abiatu dira zutabeak Atarrabia, Mendillorri eta Barañainetik
Iruñeko Corte Ingles merkatal zentroan pikete egiten ari da
Arrotxapean goiz osoan zehar Poliziaren presentzia oso handia izan da Hainbat lagun kolpatu eta identifikatu dituzte une ezberdinetan piketean parte hartzeagatik
Sakanako grebalariak Iruñeko manifestazioaren bidean autobiaren trafikoa moteldu dute
Hezkuntza Departamenduko ateak blokeatu dituzte Ikamako kideek
Errepide mozketak egin dituzte Baztan, Bortziri eta Malerrekako hainbat errepideetan Ernaiko kideek




Lizarran manifestazioa jendetsua egin dute herrian zehar
Iruñerriko mankomunitatearen egoitzan sartu da Alde Zaharreko piketea
Berako industriagunean goizean goiz egindako elkarretaratzea

Baztanetik Iruñeko manifestaziora bidean, grebalariak kotxe karabana bat egin dute
Tuterako industriaguneko sarrera bat blokeatu dute gaur goizean

Espainiako Poliziak Arrotxapeako piketearen hainbat lagun kolpatu eta identifikatu ditu
Iruñeko Alde Zaharrean piketea osatu dute. Kondestable Jauregiko sarrera blokeatu dute eragile antirrazistek #erroldaorain lelopean
Greba piketea Altsasuko kaleak zeharkatzen ari da
Goizeko piketeen argazki bilduma Ekinklik kolektiboaren eskutik



Lizarrako piketea Merkatondoa industria gunea blokeatzen ari da, Guardia Zibilaren presentzia handiarekin

Kotxe karabanara batekin hasi dira eguna Altsasun
NUPen ikasle piketea osatu dute eta ateak blokeatu dituzte
Atarrabia eta Burlata arteko errepideetan ere trafikoa moteltzen ari dira grebalariak
Iruñeko hainbat errepideetan zirkulazioa moteltzen ari dira grebalariak
Iruñerriko garraio publikoaren egoitzan piketea
Grebalariak TCC enpresako hiriko autobusen irteera oztopatzen saiatu dira. Espainiako Polizia bertan zen.
Foruzaingoak Mutiloan bidoietan dauden grebalariak errepidetik kendu eta bazter batera eraman ditu
Greba Orokorra “jarraipen zabala” izaten ari dela lehen orduetan esan dute sindikatuek
Hego Euskal Herriko jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa dela ziurtatzen dute, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi dela. Lantoki askotan langileek erabaki dute gaur lanera ez joatea eta piketeak euren lana egiten ari dira poligono eta hiri guztietan.

Iruñerriko billabesetako egoitzaren parean piketea. Espainiako Polizia bertan da
Hasi dira greba orokorraren mobilizazioak eta ekintzak Mutiloako industriagunean, porlanezko bidoiekin moztu dute errepidea @LABnafarroa-ko kideek.
