Lucio Urtubiaren muralaren ezabaketa arbuiatu dute Lizarrako bizilagunek

Lizarrako Sugarra Gaztetxeko kideek egindako Lucio Urtubiaren omenezko murala ezabatu zute Udaletxeko langileek Jorge Crespo PSNtik kanporatutako zinegotziaren aginduz. Gaztetxeko kideek, egoera honi buelta emateko, auzokideen babesa bilatu dute eta murala zegoen plazari Lucio Urtubia izena jarri diote. Laster murala berriz egiteko konpromezua ere hartu dute.