LOMCEri aurre egiteko eta Euskal Herrian hezkuntz propioa eraikitzeko “Gure Gida” aurkeztu dute
Iruñean egindako agerraldi batean LAB, STEE-EILAS, ELA, SORTZEN, IKASLE ABERTZALEAK, IKASTOLEN ELKARTEA, HIK HASI eta UEUk, LOMCEk suposatzen duen inposizioari modu kolektiboan aurre egiteko, ez aplikaziorako bidea zabaltzeko eta etorkizuneko hezkuntza propioaren garapenean urratsak emateko tresna eraginkor eta erabilgarria izatea nahi duen GIDA aurkeztu zuten.
2014-ko maiatzak 8
Lehen urrats moduan datorren larunbatean, hilaren 10ean Agurainen hezkuntza komunitateari eta jendarte osoari zuzenduriko jardunaldi irekiak burutuko dituzte.