LOMCEren kanpo frogen saiakera pilotoa egin diete Berriozarko eskolako 4. mailako haurrei
Gaur Berriozarko eskolan LOMCEren ezarpenean beste aurrerapauso bat eman da. Legeak ezartzen dituen kanpo frogen saiakera piloto bat gauzatu dute bertan.
2014-ko urriak 16
4.mailako haurrak, bi taldetan banatuak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentutik ezarritako azterketa egin behar izan dute, eskolatik kanpoko langile baten ardurapean.
Kanpo froga hauek Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailan pasa beharko dituzte ikasleek , Bigarren Hezkuntza eta Batxiler bukaeran pasatzeaz gain. Honek argi erakusten du LOMCE gure ikasgeletan errealitate bat dela, “Nafar modura” edo edozein modura. Hori dela eta LABek antolatutako elkarretaratze baten parte hartu dute hainbat irakaslek.