Lizarran greba orokorrerako motorrak berotzen, Ogasun eta La Caixako egoitzak okupatuz

Greba orokorraren gaineko irakurketa eta mobilizazioen berri emateko Lizarraldeko Greba Batzordeak prentsaurrekoa eskeini zuen ostegunean. Gerora, Nafarroako Ogasunaren egoitza eta La Caixako-ko bulego bat okupatu zuten sinbolikoki, modu horretan mobilizazioan parte hartzeko deia luzatuz. Guardia Zibilak identifikazioak burutu zituen.

2020-ko urtarrilak 25

Mugimendu ezberdinetako kideek hartu zuten parte Lizarraldeko Greba Batzordeak ostegunean burututako agerraldian: mugimendu ekologistako kideak, laikotasunaren aldekokoak, harrera mugimendukoak, mugimendu feministakoak, borroka sindikalekoak…hamarnaka lagunek hartu zuten parte. Merkatu eguna zen Lizarran eta normalean pentsionisten elkarretaratzeak hartzen dituen leku eta ordu berdinak Greba Orokorrerako aldarriaz bete zen ostegunean.

Mahaian Gazte Mugimenduko eta Pentsionisten Mugimenduko kide banak hartu zuen hitza. Beren hitzartzean kolektibo zehatz hauek dituzten problematikak eta grebarako arrazoiak azaldu zituzten.

Agerraldia bukatuta batzordea mobilizatuta jarraitu zuen. Osteguna izanik informazio banaketa burutu zuten merkatuko langileen artean eta gero Nafarroako Ogasun egoitzara abiatu ziren. Hortik La Caixa-ko bulego batera. Asanbladak burutu zituzten egoitza bakoitzean eta azalpen sektorialak eman; ogazunaren inguruan eta bankaren esku hartze ekonomikoaz, erreskatea gogor salatuz. Pasadan astean iada, ostegunean ere eta Pentsionisten mobilizazioen ondoren, Gizarte Segurantzaren egoitza barnera sartu ziren pentsionistak eta greba batzordeko kideak. Ekimen hauen bitartez egoeraren erantzuleak seinalatu eta mobilizazio giroa berotu nahi izan dute ekintzaileek. Ekimena amaituta eta dagoeneko jendea sakabanatuta zegoela Guardia Zibilaren patruila bat agertu eta bi lagun identifikatu zituen, La Caixatik jasotako dei baten aitzakiaz.

Gehiago