Lizarraldeko Euskararen Maratoia, euskararen erabilera sustatzeko ekimena
"Euskarearen Maratoia" ekimena azaroak 17,18 eta 19ko asteburuan ospatuko da eta Lizarrerian euskara gehiago hitz egitea nahi duten guztiei zuzendutako herri-erronka modura planteatu da. Azaldu zutenez, euskal hiztunei armairutik ateratzera gonbidatzea eta gainontzekoei armairu horretik atera direnei animatu eta laguntzeko eskaera egitea da erronkaren xedea.
2017-ko urriak 6
Horrela, hiru rol aurkeztu dituzte norbanakoek horietako bakoitzarekin identifikatu eta izena emateko: Ahobizi (euskeraz dakitenek eta egunerokoan erabiltzeko hautua hartuko dutenek; 150 lortu nahi dira), Belarriprest (euskera jakinda ere hitz egiteko zailtasunak edukita dakitenei beraiekin euskeraz egiteko gomitea luzatzen dietenek; 300 lortzeko erronka ) eta Bihotzgoxo (euskera jakin ez bino honekiko jarrera positiboa erakutsiz euskararen erabilera bultzatu nahi dutenek; 200 lortzeko apostua).
Jai giroan ospatuko den ekimenak egitarau aberatsa prestatu du asteburu horretarako eta rol ezberdinen dinamikaren bitartez euskaraz gehiago egiteko baldintza erosoak sortu nahi ditu.
Hauek dira erronkan parte hartzeko baldintzak: Lizarrerian jaio, bizi edo lan egitea; 16 urtetik gorakoa izatea eta izena ematea. Horretarako hiruorrikoa bete eta Lizarrako Ino liburu-paperdendan, AEKn edo euskara zerbitzuan utzi edo maratoializarra@gmail.com-era mezua bidali.