Lizarraldean jazarpen poliziala areagotzen ari dela salatu du Pikutara! mugimenduak

Errepide kontrolak, Alde Zaharrean pasa den astean egindako sarekada, atxiloketak, isunak eta muntai polizialak salatu dituzte Pikutara! mugimendutik.

2014-ko abenduak 27

Pikutara! Mugimenduak salatu nahi izan du Lizarraldeak indar polizial ezberdinen partetik jasaten duen errepresioa. Azken aldian identifikazioak, katxeoak, mehatxuak, kontrolak, milaka eurotako isunak, jarraipenak, atxiloketak eman direla ziurtatzen dute. Esatebaterako, aurreko hilabetetan, Lizarran elkarretaratze ezberdinetan partehartzeagatik 3000€-ko isunak jaso dituzte gazte batzuk. Pasadan astean, Lizarrako Alde Zaharrean sarekada bat eman zen, eta taberna ezberdinetan sartu ziren goardia zibilak bezeroak mihatzeko. 

Gazte bati, "muntai polizial baten bidez", astebeteko etxe atxiloaldia ezarri zioten duela gutxi, baina ez da izan gazte sektoreen aurkako eraso bakarra. Izan ere, gazte bat atxilotu zuten goardia zibil bati bere plaka zenbakia eskatzeagatik, eta beste bat euskaraz poliziari zuzentzeagatik.

"Borroka eta aktibazioa dugu bidea herri libre eta askea lortzeko", dio Pikutara! Mugimenduak, eta
indar armatuen desagerpena aldarrikatu dute berriz ere.

Gehiago