Lizarraldean indar polizilek azken lau hilabeteetan gutxienez 277 kontrol jarri dituztela salatu dute

Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren 277 kontrol zenbatu ditu Lizarrako Pikutara mugimenduak azken lau hilabeteetan. Urtarriletik martxora bitartean 211 zenbatu zituzten.

2019-ko azaroak 7

Lizarrako Pikutara mugimenduak, indar polizi ezberdinen 277 kontrol zenbatu ditu azken lau hilabeteetan Lizarraldean, Ahotsa.info-ri jakinarazi dioenez. Horietatik 155 egin ditu Guardia Zibilak, eta 122, Foruzaingoak. Pikutarak zehaztu duenez, “zenbatu gabeko kontrol asko egiten dira, eta zaila da egiten dituzten guztien berri izatea”.

Urtarriletik martxora arte, Pikutarak 211kontrol zenbatu zituen eskualdean.

Gehiago