Lizarrako Udalari zegokion Korrikaren kilometroa erosteko ekimena abiatu dute

Lizarrako Udalak, UPNren eskuetan dagoena, ez du Korrika babestuko euskararen aldeko lasterketaren dagokion kilometroa erosten. Horren aurrean, ekimen herritarra jarri dute martxan diru kopuru hau lortzeko.

2024-ko martxoak 2

Korrikak bi urterik behin “Euskal Herriko eta Lizarraldeko jendartea astintzen eta emozioak pizten” dituen ekimena dela gogoratzen dute Ega ibaiaren hiriko euskaltzaleek, eta “oso ekimen maitatua” dela azpimarratzen dute. Pasa den Korrikaren irudiek ez dute horretarako zalantzarik uzten.

Euskaltzale talde honek gogoratzen du Korrikak bi helburu dituela: euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien lana indartzeko dirua biltzea. Horregatik ulergaitza egiten zaie aurten Udalak kilometroa ez erostea hartutako erabaki. “Lizarrako Udalak gutxienez 1993tik gaur arte urte bakar batean egin du kale kilometroa erosten, hau da, azken 15 ediziotan bakarra. Udala gertuen dugun erakundea da eta horregatik eskatzen diogu herritarrek horren gogotsu eta urte luzez bultzatzen duten ekimenari babesa adieraztea”.

Lizarrako Korrika Batzordeak erabaki du Udalari zegokion kilometroa erostea, herritarren ekarpenekin. Horretarako eta martxoaren 15era arte, Ino liburudendako eta Ametsa tabernako itsulapikoetan dirua bota edo Bizum bidez ekarpena egitea eskatzen dute ( 613 286 220 zenbakiaren bidez).

Gehiago