Lizarrako ikasleak ikasurtea hasi dira LOMCEren aurka agertuz

Kontzentrazioa egin zuten pasa den astean ikasurtea hastearekin LOMCEri aurre egingo diotela aurreratuz.  

2014-ko irailak 15

Lizarrako Ikasleak azpimarratu dutenez "inoiz baino garrantzitsuagoa da ikasleria antolatzea, ahalduntzea eta borrokarako prest egotea". Hain zuzen ere, hau izango da Ikasle ta Abertzaleon ikasturteko zeregin nagusia. Aldi berean, "hezkuntza propioa sortzea" dute helburu.
"Ikasle iraultzaileontzat aurtengo zeregin eta erronka nagusia erresistentzia parametroetatik eraikuntzarako konfrontazio ibilbideari irekiera ematea izango da, desobedientzia eta intsumisioa ezinbesteko tresna bilakatuz", esan dute.

Gehiago