Lizarrako garraio publikoan izandako eraso homofobo bat salatu dute ehunka lagunek

Uztailean Lizarrako garraio publikoan pertsona batek jasan zuen eraso homofobo bat salatzeko ehunka lagun atera ziren kalera pasa den ostiralean Egako hirian. Instituzio publikoei eta La Estellesa autobus enpresari eraso hauen aurrean neurriak hartzeko deia egin zieten.