Harrotasunez bete dira gaurkoan Iruñeko kaleak

Gaur ekainak 28, LGTBIQ+ komunitatearen Nazioarteko Eguna, Iruñeko kaleak jendez bete dira eskubide berdintasuna aldarrikatzeko. Harrotasunez eguna ospatzeaz gain argi utzi dute borrokan jarraitu behar dela ere bai , izan ere, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubide urraketarekin bukatzeko oraindik bidea dagoela egiteko adierazi dute. Baluarten hasi eta Gazteluko plazan bukatu da manifestazioa, baina behin amaituta Zaldi Zurian ospakizuna jarraitzeko deia egin dute.