Lizarrako Eguna, Egako hirian euskara eta euskal kultura zabaltzeko hitzordua
Apirilaren 13an lehenengo Lizarrako Eguna ospatuko da, Aiztondeta elkartearen eskutik. Adin guztiendako jarduerak izanen dira egunean zehar, eta arratsaldeko azken orduan kontzertuak Goxuan Salsa, Flitter, Josetxu Piperrak eta Chill Mafia taldeekin.
2024-ko otsailak 27
Aiztondeta elkarteak Lizarrako Eguna ospatuko du apirilaren 13an. “Helburu nagusia euskara eta euskal kultura herri parte hartzearen bitartez indartzea da, bertan Lizarran dagoen elkarteen sare anitz eta aberatsari lekua eskainiz eta emanez”. Aiztondeta elkarteaz gain, hainbat eragile ezberdinek antolakuntza lanetan jardun dute eta beste hainbestek, egunean bertan parte aktiboa hartuko dute.
Eguneko egitaraua goizeko 9etan hasiko da mendi martxa txiki batekin. Haurrendako jarduerak izanen dira goizean zehar Santiago Plazan, eta gero bermut musikatua izanen da. Herri bazkaria eta gero, Txoriburu raperoak hartuko du hitza, eta giharrak askatzeko herri kirolak kontzertuak hasi arte. Goxuan Salsa, Flitter, Josetxu Piperrak eta Chill Mafia arituko dira oholtza gainean.
Gehiago
Azaroaren 11tik 15era izango da, IPES Elkartearen Zinema, Mundua eta Giza Eskubideen XIX. Erakustaldia
1
EDH jaialdia, urriaren 25ean eta 26a Iruñeko Trinitarios-en, eszena autogestionatuarentzat entsegu lokal bat lortzeko
1