“Gure helburua da zirikatzea, pentsaraztea eta kontatu ez den horien historia berreskuratzea”
Mikroguneak proiektua aurkeztu dute, Iruñeko mikroespazio kulturalen sarea. Proiektu honek, kulturalki eta sozialki zirikatzaileak diren lau espazio kultural batu nahi ditu: Katakrak, Geltoki, Teatrolari eta Antartika Kultur Container. "Iruñeko eszena kulturala zirikatu, mugitu, pentsarazi eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi du proiektuak" azaldu dute. Mikroguneak urte honetarako planteatu duen lehenengo programazioa 'Klandestinak' du izena, emakumeen historia erdigunean jartzea helburu duena. Aurtengo helburua, "inor izan ez diren" emakume horien istorioak kontatzea dela azaldu dute.
2025-ko otsailak 12
Gehiago

Azaroaren 11tik 15era izango da, IPES Elkartearen Zinema, Mundua eta Giza Eskubideen XIX. Erakustaldia

1
EDH jaialdia, urriaren 25ean eta 26a Iruñeko Trinitarios-en, eszena autogestionatuarentzat entsegu lokal bat lortzeko

1