LGTBfobiaren aurkako egunean, oraindikan asko egiteko dagoela ohartarazi dute
Transexualitatea patologia bezala hartzea edota LGTB kolektiboaren aurka ematen diren erasoak salatu dituzte, eta autodefentsarako protokolo bat martxan jartzea erronka dutela adierazi dute.
2018-ko maiatzak 17
Gaur, duela 28 urte, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea kendu zuen bere gaixotasun mental zerrendatik. Hala eta guztiz ere, oraindik beharrezkoa ikusten dute homofobia, transfobia eta bifobiaren aurka egitea, eta horregatik atera dira kalera hamarka pertsona Iruñean, Harrotu taldeak deituta.
Erakunde bio-medikuek oraindik ere transexualitatea genero disforia deituriko patologiatzat hartzen dute bere DSM-Vean. Egoera hau pertsona transen identitate osotasunaren kontra egiten duela salatu dute, pertsona hauen bizipenen aniztasuna “zapaltzen duen erregimen heteropatriarkal, zis-sexista eta Bitarraren adibide bat” delako.
Giza eskubideen kontuetan aurrerapausu legalak egin izan diren arren, oraindik ere “zapalkuntza argia” dagoela “disidentzia sexu-generoetan”. Horren adibide garbiak eskoletan ematen diren bulling kasuak, lan-diskriminazioa, familian ematen den ez-onarpena, kolektiboko pertsonetan dagoen homofobia barneratua, jai-eremuko erasoak, eta beste horrenbesteko eraso motak direla aipatu dute.
“LGTBIQ+ ahalduntzaren gorakadaren garaian gaude, batez ere belaunaldi berrietan. Horrela, espazio publikoan orientazio, identitate eta genero-adierazpen aniztasunaren ikusgaitasuna, konfrontazio estrategia politikoan bihurtzen da, baita ere sistema CihHeteroPatrikalaren ukatzean. Baina era berean, maritxulo, homofobo, eta sistema horren biolentzia gauzatzen duen edonorren jomuga gara”, salatu dute. Zentzu horretan, autodefentsarako protokolo eta tresnerien sorreraren erronka dute.