Lehen hartu emanak Hiru sindikatua eta Nafarroako Gobernuaren artean, baina emaitzarik ez
Garraiolarien sindikatuak sektorean duten egoeraren berri eman eta euren aldarrikapenak helarazi die Nafarroako Gobernuko ordezkariei.
2022-ko martxoak 22
Hiru sindikatuak lehen harremana izan du Nafarroako Gobernuarekin, garraioaren sektoreak bizi duen egoera jasangaitzari buruzko ikuspegia jakinarazteko aukera izan dute, eta baita garraiolari autonomoak bere jardueran jarraitu ahal izateko eta desagertu ez dadin hartu beharreko neurrien zerrenda ere. Hasitako harremanek fruitua emango dutela espero du sindikatuak. Oraingoz, Nafarroako Gobernuko arduradunek konpromisoa hartu dute sindikatuak egindako proposamenak aztertuko dituztela.
Sindikatuko zenbait garraiolari nafarrek parte hartu zuten astelehen arratsaldean Nafarroako garraio saileko arduradunek Tradisnako eta Aneteko ordezkariekin izandako bileran. Gaur garraioaren egoeran sakontzea espero zuen Hiruk, baita arazoa konpontzeko hartu beharreko ikuspegian eta neurrietan ere, baina Nafarroako Gobernuak alde bakarrez erabaki zuen gaurko bilera bertan behera uztea. Hiruk nahiago izango zukeen aldebiko bileran aldarrikapenak helaraztea, baina oraingoz asteleheneko bileraren egindako proposamenekin eta hartu emanarekin konformatuko da. Bilera horretan, gutxienez, foru administrazioak sektorea laguntzeko zer egin dezakeen eta nola jokatu dezaketen adierazteko aukera izan zuten