Legasako eta Aguraingo lantegietan egidako greba «arrakastatsua» izan dela erran du ELAk

Arcelor Mittal enpresak aurkeztu duen enplegua erregulatzeko espedientearen kontra, mobilizazioak egiten ari dira Legasako eta Aguraingo (Araba) lantegietan.

2025-ko maiatzak 9

Iturria: Erran.eus

ELA sindikatuaren arabera, atzoko greba eguna «arrakastatsua» izan zen. ELAk dio lanuzteetan eta greba egunean produkzioa guztiz gelditzea lortu dutela langileek.

Herenegun egin zuten lehenbiziko lanuztea eta Legasako lantegiko langileek elkarretaratzea egin zuten lantegi atarian. Greba egunaren harira, berriz, elkarretaratzea egin zuten atzo Berriobeitiko lantegiaren atarian. Gaur bertze lanuzte bat eginen dute, bai Legasan, bai Agurainen, 13:00etatik 15:00etara.

ELAk gogor salatu du enpresaren jarduna “negoziaketak langileengandik hurruntzeaz gain, zerbitzu minimoak ezarri dituztelako, funtsezko sektorea direla argudiatuz”. Legasako eta Aguraingo lan zentruei eragingo dien espedientea aurkeztu du enpresak, 33 eta 40 enpleguren suntsiketa ekarriko lukena.

Gehiago