Larunbata honetan Pello Mariñelarena gogoratuko dute Etxarrin, bere heriotzaren 30. urteurrenean

Pello Mariñelarena Imaz etxarriarra 1993ko maiatzaren 15ean hi zen Parisko espetxe batean, "berandu eta gaizki" artatutako gaixotasun baten ondorioz. Mariñelarenaren heriotzaren 30. urteurrenean "Espetxea eta Sorkuntza" egitaraua garatu dute Etxarri Aranatzen azken asteetan, eta larunbata honetan ekitaldi batekin emanen diote amaiera, eguerdiko 12.30etan herriko plazan.