Larunbata honetan Iruñean jokatu da Euskal Herriko Mus Txapelketaren herrialdeko finala

Euskal Herriko 15. Mus Txapelketako Nafarroako finalaren partidak Alde Zaharreko Arrano elkartean jokatuko dira, goizeko 8:30etatik aurrera.

2024-ko martxoak 5

Amaitu da herriz herriko fasea eta zazpi herrialdetako finalak asteburu honetan jokatuko dira. Osotara, txapelketa honetan Nafarroa Garaiko 785 bikotek parte hartu dute, eta finalera 136 bikote sailkatu dira.

Euskal Herriko 15. Mus Txapelketako finala martxoaren 23an jokatuko da Zuberoan, Altzai herrian.  Egun horretan, zazpi herrialdetako 128 bikotek arituko dira musean txapela irabazteko. Asteburu honetan, Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 8 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 8 bikote.

Pasa den urteko Nafarroako finala.

Gehiago